Santo Kristo basilika | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santo Kristo basilika

Santo Kristo basilika

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Lezoko Gurutze Santuaren plazan dagoen Santo Kristo basilika ermita txiki bat izan zen hasieran. Barruan, bizarrik gabeko Kristo gurutziltzatu baten irudia zegoen, X. mendeko eskultura bizantziar bat.

 

Adituen esanetan, Lezoko Kristoren tailuak balio handia du, baina urtez urte herrira turista andana joateko arrazoia eskulturaren inguruan sortutako kondairak dira. XVI. mendean nabarmen egin zuen gora irudi harenganako debozioak, eta, ondorioz, egungo basilika errenazentista eraikitzen hasi ziren antzinako ermitaren gainean.

 

Asko dira Kristori eskerrak emanez elizkoiek bertan utzitako objektuak. Horietako bat esker onez inguruko marinelek bertan lagatako itsasontzi baten maketa da. Barruan aipagarria da, era berean, XVIII. mendeko erretaula ederra ere.

 

Bisitaldi gidaturik egiten ez den arren, Cicerone gune bat dago Gurutze Santuaren plazan. Sistemari horri esker, erabiltzaileak Oarsoaldeko eraikin turistikoak hobeto ezagutzeko informazioa jaso dezake sakelako telefonoan. Gurutze Santuaren plazan dagoen guneak Santo Kristo basilikaren inguruko informazioa ere eskaintzen du.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Basilika

Helbidea
Plaza del Santo Cristo, s/n - 20100 Lezo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Noizean behin kontzertuak antolatzen dira elizak akustika ona baitu.