Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lezo

Lezo

Bertako gailurrik altuena Jaizkibel mendia da. Halaber, hirigune historikoak eskaintzen digun arteak erakusten du balio arkitektoniko-artistiko handia duela, eta horren erakusgarri dira plaza karratuko elementu mugakideak.

Kostaldeko Donejakue Bidean
dagoen Santo Kristo basilika gotikoa da Lezon nahitaez ikusi beharreko lehen eraikina. Aldarean dagoen Kristoren irudiarengatik da ezaguna. Izan ere, Lezokoaz gain, bizarrik gabeko Jesu Kristo gurutziltzatuaren bi irudi soilik daude Europan.

 

Erdigune historikoa eta ingurune natural paregabea

XVIII. mendeko udaletxea ere azpimarratzeko moduko eraikina da. Udalerriko alde zaharra Santo Kristo basilikaren inguruan egituratuta dago eta Lezok itsasoarekin izan duen lotura islatzen du.

 

Oso bestelakoa da Jaizkibel (545 m) mendi ingurua. Ibilaldi ugari egin eta Aiako Harria Parke Naturalaren, Txingudiko Badiaren eta Kantauri itsasoaren bista ederrekin gozatzeko aukera eskaintzen du.

 

Bestalde, maiatzaren erdialdean Lezo bisitatzen duen orok Mendekoste jaietan parte hartu ahal izango du, eta irailean Santakrutzetan (irailaren 14a Santakrutz Eguna da). Lezoko inauteriak ere nabarmendu behar dira, Trapujaleren, inauterietako pertsonaia mitologikoaren, partaidetzarekin.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 12.90
Biztanle-kopurua: 5990
Udalaren webgunea: http://www.lezo.eus
Euskadi, auzolana