Santa Maria eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santa Maria eliza

Santa Maria eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Maria Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da. Debako alde zaharraren erdi-erdian dago eta euskal gotikoaren altxorretako bat da. Garrantzia horretaz jakitun, Monumentu Multzo izendatu zuten. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen neurriengatik bai bere ezaugarriengatik eta apaindurengatik ere. Areto itxurako oinplanoa, altuera bereko hiru nabe, eliz atari polikromatu bitxia, klaustroa (Gipuzkoako zaharrena) eta kontrahormei atxikitako kapera ugari ditu. Egungo eliza XV eta XVI. mendeen artean eraiki zuten beste eliza gotiko baten gainean. Halere, aurreko eraikinaren zenbait elementu mantentzen ditu, Ama Birjinaren bizitza irudikatzen duten eskulturek apaintzen duten portada polikromatu bikaina, adibidez. Irudi horiek 1465ean zizelkatu eta 1682an margotu zituzten, Gipuzkoako portadarik dotoreenetako bat sortuz. Debako familia aberatsen kapera pribatuak eta klaustroa XVI. mendean egin zituzten. Sakristia izan zen eraiki zuten azken elementua, barrokoan egin baitzuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Plaza Zaharra, 7 - 20820 Deba
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa eta errenazentista
Garaia
XV-XVI. mendeak
Ekintzak

Mezez gain, hainbat jarduera egiten dira klaustroan, Musika Hamabostaldiko kontzertuak, erakusketak eta udal musika bandaren kontzertuak, besteak beste.

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak