Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Balmasedako elementurik erakargarrienetarikoa da Zubi Zaharra edo Muzako zubia.
Kadagua ibaiaren gainean dagoen zubi hau Gaztelako bide zaharreko ezinbesteko igarobide zen.
Erdi Aroko eraikina harlanduz eginda dago eta puntu erdiko hiru arku ditu. Erdikoa beste biak baino handiagoa da. Eskuineko ibaiertzaren alboan dagoen zutabearen gainean dorretxo bat du, arku gotiko batekin.
Galtzada-harrizko zoladura dauka eta gaur egun ere, oinezkoek bertatik igarotzeko aukera dute.
Zubia