Arte eta Kultura
Museoak
Zumalakarregi Museoa Iriarte-Erdikoa Baserrian dago, Zumalakarregi familiaren bizileku izan zen etxean. Familiako kide ezagunenak Tomas (jeneral karlista) eta Miguel (politiko liberala) anaiak izan ziren.
XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko eta ikertzeko aukera paregabea luzatzen du Museoak. Zumalakarregi anaien biografiaz gainera, Lehen Gerra Karlistaren inguruko datuak ere eskaintzen ditu, Erregimen Zaharretik Liberalismorako trantsizioaren testuinguru zailean, Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren arteko garaian.
MARTXOAREN 1ETIK URRIAREN 31A BITARTE:
Asteartetik larunbatera eta jai egunak: 10.00-14.00 16.00-19.00
Igandeak: 10.00-14.00
AZAROAREN 1ETIK OTSAILAREN 28A BITARTE:
Asteartetik-Ostiralera eta igandeak: 10:00-14:00
Larunbat eta jai egunak: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
ASTE SANTUA ETA JAIEGUNETAN: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
MUSEOA ITXITA: Urtarrilak 1 eta 6, maiatzak 1, azaroak 30 eta abenduak 25