San Andres parrokia

Ormaiztegi

Helmuga turistikoak

Herriak

Goierriko udalerri honetara iristearekin batera, zur eta lur geratuko gara begien aurrean ikusiko dugun eraikuntza batekin. Zubibide bat da, itxura handientsua duena, 1864an inauguratua. Garai batean, horixe zen Pasaiako portuaren, Aragoiren eta Gaztelaren arteko lotune. Bestalde, San Andres parrokiak udalerriko altxorrik zaharrenetako bat gordetzen du: grabatu geometriko interesgarriak ageri dituen VIII. mendeko bataiarria.

 

Zumalakarregi Museoa, Euskal Herria XIX. mendean

Zumalakarregi Museoa ere nahitaez aipatu behar da. Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren etxea izan zen eta, egun, haren hainbat gauza (gutunak eta dokumentazio garrantzitsua, besteak beste) erakusten dituen museoa da. Lehen Karlistadaren inguruko informazioa eskaintzen duten azalpen-panelak eta ikus-entzunezko lan bat daude ikusgai. Jai eta kultur jarduera ugari egiten dira Ormaiztegin.

 

Herriko festa nagusiak azaroaren amaieran ospatzen dituzte, San Andresen omenez. Ekintza ugariz gozatzeko aukera egoten da egun horietan: haur-danborrada, dantzaldiak eta herri-kirolak, besteak beste.

Datu interesgarriak

Hedadura
6.90 Km
Biztanle-kopurua
1,319

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana