Erlijioa | Donostiako Elizaren Museoa DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN(e)n (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

D’Museoa

D’Museoa Donostiako Eliz Museoa  da, eta Artelan Erlijiosoak biltzen ditu. 

1946ko maiatzean antolatutako Arte Liturgiko eta Eukaristikoaren erakusketa handian du jatorria.

60ko eta 80ko hamarkadetan, Manuel Lekuonak eta José Mª Zuntzunegik parrokietako artxiboak eta sakristiak, elizak, ermitak, komentuak eta parrokia etxeak ikertu zituzten, erlijioaren historiaren aztarnak islatzen zituzten artelanen bila. Egindako lanari esker, eta zaharberritze eta kontserbazio tratamenduen bidez, memoria kolektiboa berreskuratzen lagundu dute aurkitutako artelanek, euskaldunon historia islatzen baitute erlijiozaletasunaren ikuspuntutik.

Gaur egun, 150 artelanek (eskultura, pintura eta urregintza) osatutako bilduma iraunkor bat dago museoan. Erdi Aroko artelanak nahiz artelan modernoak eta garaikideak dira, eta 400 metro koadrotik gorako erakusketa osatzen dute. Gainera, behin-behineko erakusketak egiteko guneak ere badaude museoan.

2016an inauguratu zen berriz Donostiako Eliz Museoa, Abuztuaren 31 kaleko kokaleku berrian.

  • Bildumak:

Eskultura, pintura eta urregintza erligiosoa eta liturgia-objektuak.

  • Erakusketa iraunkorrak:

Erdi Aroa, Aro Modernoa, Aro Garaikidea.

  • Programazioa:

Tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle 31 de Agosto, 46 - 20010 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Negua: egunero, 10:30etik 13:00era / 16:00etatik 19:30era.

Uda: egunero, 10:30etik 19:30era.

Areto kopurua
2
Edukiera
100

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa