Arrigunaga hondartza (GETXO) | Hondartza BIZKAIA probintzian | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Arrigunaga hondartza

Arrigunaga hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Arrigunaga hondartza Getxon dago, Bizkaian, Galeako amildegien azpian, hain justu.

Abraren zein Aixerrotako errotaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu inguru horrek. Eguzkia hartzeko eta bainu atseginaz gozatzeko paradaz gain, beste zenbait jarduera egiteko aukera ematen du, surfa eta skatea, adibidez.

Sarbidea erraza izan arren, nahiko arriskutsua ere bada: hondoa hareazkoa eta arrokazkoa da, eta marea jaistean arroka muturrak azaltzen dira. Horregatik, nahitaezkoa da kontuz ibiltzea. Arrigunagako olatuei dagokienez, atzean lehertzen direnak nabarmendu behar dira.

Hondartzaren mendebaldean kai-muturra dago, eta ondoan, itsaso handiko egunetan, itsasadarrean barruratzen den eskuineko olatu bat lehertzen da. Olatu hori adituentzako bakarrik da, bi metroko altueratik aurrera lehertzen delako. Iparralderantz kilometro bat haratago, noizean behin, olatu ikusgarri bat altxatzen da, eskuineko luzeak sortzen dituen point break gune bat, alegia. 

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Surfa, skate egiteko lekua, uretako motorrak, bela, piraguismoa y kometak

Sorosleen ordutegia

11:00-20:00 (udan).

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola