Elciegoko Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Elciegoko Turismo Bulegoa

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika Itourbask

Mahastizaintzaren zaleek Elciego herria ezagutu beharko lukete. Izan ere, upeltegi ugari aurki ditzakegu bertan, besteak beste, Frank Gehry ospetsuak diseinatutako Marques del Riscal upeltegia.

Udal-liburutegia hartzen duen eraikin berean dago turismo-bulegoa. Elciego eta inguruko herriak ezagutzeko behar den informazio guztia eskaintzen diete bisitariei.

Bisita gidatuek aparteko aipamena merezi dute: 40 minututan parrokia-eliza, jauregi barrokoak eta hirigune historikoa ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Datu interesgarriak

Helbidea
Casa de los Maestros. Calle Norte, 26 - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia
  • Udako ordutegia (uztaila, abuztua eta iraila):

Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

Igande eta jaiegunak: 09:00-15:00

  • Neguko ordutegia:

Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Astelehenetan itxita.

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak