Gorliz | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gorliz

Gorliz

Helmuga turistikoak

Herriak

Bizkaia lurralde historikoko kostaldean dago Gorliz, Uribe-Kosta eskualdean. Herri turistikoa da bereziki, eta haren hondartzak bisitari ugari erakartzen ditu.

Halaber, Gorlizek bestelako altxorrak ere ezkutatzen ditu.

Udalerriko erdigunea Elexalde auzoan dago eta, han, XIX. mendeko Iturritxu eta Axeo jauregi ederrak bisitatuko ditugu. Bestalde, Sortzez Garbiko Ama Birjinaren eliza dotorea ere bereiz dezakegu eta, haren alboan, baita Gorlizko udaletxea bera ere.

Ondare historikoa kostaldeko paraje ederrean

Horretaz gain, hondartzaren alboko pasealekuan bertan, udalerriko eraikin garrantzitsu eta esanguratsuenetariko bat dago: Gorlizko Ospitalea. Ondare historikoa eta udalerriko kostalde izaera elkartzen diren beste gune eder batera egingo dugu ondoren, Andra Mari ermitara, hain zuzen; izen bereko auzoan kokatuta, XI. mendeko santutegi horretatik Gorlizko badiaz eta Butroeko ibaiahoaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dugu.

Bestetik, natura maite dutenek, aldiz, ibilbide atseginak egiteko parada dute herri inguruan; gainera, hango hondartza luzeak ere itsasertzetik ibilaldi paregabeak egiteko aukera eskainiko digu. Horrez gain, Gorlizko badiako ur lasaiek uretako kirol ugari egiteko aukera ematen dute, piraguismoa, bodyboard eta SUPa, kasu.

Azkenik, Bizkaiko udalerri honek jai eta ekitaldi tradizonal ugari jasotzen ditu urte osoan zehar. Santiago jaiak, esaterako, uztailean ospatzen dira eta, Andra Mari auzoko festak, ostera, abuztuko lehen egunetan izaten dira.

Datu interesgarriak

Hedadura
10.20 Km
Biztanle-kopurua
6,059

Ekitaldiak