Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Gorlizko hondartza

Kalitate Q agiria
  • Gorlizeko hondartza
  • Gorlizeko hondartza
  • Gorlizeko hondartza
  • Gorlizeko hondartza

Gorlizko hondartza

Ezbairik gabe, familiek gogokoen duten hondartza da Gorlizkoa; batetik, hareatza zabala duelako eta bestetik, bainua inolako arriskurik gabe har dezakegulako. 842 metro luze da hondartza hau eta Gorlizko erdigunetik oso gertu dago. Inguruan, itsas pasealekua, taberna eta jatetxeak, aparkaleku handia eta mahaiak, eserlekuak, barbakoak eta haurrentzako jolastokiak dituen aisialdirako gunea dauzka. Halaber, zerbitzu ugari jartzen dituzte erabiltzaileen eskura: Dutxak, komun publikoak, iturriak, oinak garbitzeko gunea, etab. Bestalde, uretako hainbat jarduera egiteko aukera dago Gorlizko hondartzan, surfa, bela, piraguismoa eta boleibola, esate baterako. WIFI dohain.


Zerbitzuak: Aterpetxea / Piraguen alokairua / Aisialdirako gunea / Komunak / Barbakoa / Taberna / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak / Hondartza-boleibola

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria:

Gorliz

Ekintzak:

Surfa, bela, piraguismoa, haurrentzako jolasak, BID SUP, coasteering.

Sorosleen ordutegia:

11:00etatik 20:00etara (udan).

Euskadi, auzolana