Sagarra jatetxea | ERMUA | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Sagarra

Gustu guztietarako jatetxea da. Sagarra gastro-pub gisa definitzen da. Eskaintza gastronomiko zabala eta oso zaindua duenez, leku ezin hobea da bazkaltzeko nahiz mokadutxoa egiteko. Gainera, estetika minimalista eta modernoa izateari eta soinu sistema onenarekin hornituta egoteari esker, Sagarra primerakoa da gauaz gozatzeko. Bi giroak ederki uztartzen dira espazio bakar batean, eta euren onena eskaintzen dute. Esperientzien bat egite hori ere antzematen da Sagarrak eskaintzen dituen jakietan. Menu bakar batean hainbat jaki izango ditugu: otarrainxka kurruskariak Kimchi saltsarekin, moxal masailak Pedro Ximénez erara... Horrez gain, gastro-tabernan hegalabur tatakia edo Poloniako behi saiheskia dastatu ahal izango ditugu. Jaki horiek edari aukera zabalarekin uztartzeko aukera eskaintzen du Sagarrak; besteak beste, gin karta bikaina du.

Datu interesgarriak

Helbidea
C/ Probaleku 4 Bajo - 48260 Ermua
Telefonoa