Non jan
Erretegiak Euskadin
Plentziako zubitik oso gertu dago, eta txingarretan prestatutako arrain eta itsaskietan espezializatuta dago.
Bere kartaren eskaintza gastronomikoa baxurako arrainetan oinarritzen da, hala nola bisigua, erreboiloa, zapoa, legatza edo mero zuria, besteak beste.
XVIII. mendeko eraikin batean dago, eta terraza bat du itsasadarrera bistekin. Bertan, txingarretan egindako produktu fresko guztiak dastatu ahal izango dira, hala nola anoak, txuletoia edo baita kontsumizioren bat ere.
Plentziako kostaldeko herria oso atsegina da. Bilbotik 25 bat kilometrora dago, Gorlizekin partekatzen duen badia eder batean.