El Mirador Castillo El Collado Jatetxea | LAGUARDIA | ARABA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Euskadiko Jatetxeak

El Mirador Castillo El Collado

Produktu Cluba

Castillo El Collado hoteleko jatetxea XX. mende hasierako jauregi dotore batean dago. Bertatik Arabako Errioxa primeran ikus daiteke, mahasti eta upategiekin. 

Afariak eta bazkariak ematen dituzte, eta giro atsegin eta lasaiak Javier Acillona chefaren magiarekin bat egiten du. Plater eskaintza zabala nabarmendu behar da. Jatetxeak hiru jangela eder ditu, arabiar estiloko zeramika zaharrekin eta zurezko sabaiekin. 

Taberna eta upategia ere baditu; sukaldaritza tradizionala dastatzeaz gainera, trago batzuk hartzeko aukera izango dugu, bista ederrez gozatzen dugun bitartean. Terraza bat jartzen dute oinezkoentzako pasealekuan.

Datu interesgarriak

Helbidea
Pº El Collado, 1 - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
150

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Haur-instalazioak
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Bilera-gela
  • Terraza
  • Upeltegia

Estekak