Oria ibaiari jarraikiz, kayak eta zaldi artean | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Oria ibaiari jarraikiz, kayak eta zaldi artean

Oria ibaiaren beheko aldean jaitsiera egingo dugu kayak batean, monitore eta guzti, paisaia-balio eta natura-balio handiko ingurunea ezagutzeko eta, aldi berean, esperientzia biziki dibertigarria bizitzeko.

 

Gaur egun jarduera handirik ez dagoen arren, iraganean itsasontziak ibiltzen ziren pertsonak, animaliak eta salgaiak garraiatzen; esperientzia honen bitartez, angularekin eta sagardoarekin lotura handia duen ibai honi buruzko historiak eta istorioak ezagutuko ditugu eta sagardoa dastatu ere egin ahal izango dugu, sagardotegi batean bazkalduta.

 

Arratsaldean, zaldi-lasterketak ikus ditzakegu Madril, Paris edo Londreseko hipodromoekin batera, Europako hipodromo garrantzitsuenetako batean.

 

GOIZEAN

Jaitsiera egingo dugu kayak batean, monitore eta guzti, Oria ibaiaren erribera beste modu batera ezagutzeko; natura-ingurunea ezagutzeko aukera izango dugu: Saria hezegunea, angulak harrapatzeko erabiltzen ziren ontziak, ibaiaren bi ertzetan landatuta dauden sagarrondo eta piperminak, eta, aldi berean, ingurune pribilegiatuaz gozatu ere egingo dugu.

 

Paseo atsegin horren ondoren, bukatzeko, sagardien, dolareen eta sagardotegien historia hobeto ezagutuko dugu, Usurbilgo Saizar sagardotegian.

 

ARRATSALDEAN

Zaldi-arratsaldea Zubietako hipodromoan; Lasarte-Oriako herrigunetik metro gutxira dago, Oria ibaiaren beste aldean. Orain arte ezezaguna zaizuen mundu horri aukera bat eman nahi badiozue, esperientzia hau mundu horretan murgiltzeko lagungarri izango zaizue. Arratsalde bat hipodromoan igarotzea lagunarteko edo familiarteko plan ezin hobea izan daiteke; gainera, hitzordu garrantzitsuena abuztuaren 15ean izaten da, «Donostiako Urrezko Kopa«, baina udan, igandero izaten dira lasterketak.

https://www.zaldilasterketak.eus/zaldi-lasterketak/egun-bat-lasterketetan/2/ 

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Jaitsiera kayak batean

https://www.begi-bistan.com/actividad/descenso-del-oria-con-monitor/

Hipodromoa

www.hipodromoa.com

www.zaldilasterketak.eus

Non jan plan honetan:

www.sidrassaizar.com

www.donostialdea.eus

Non ostatu hartu plan honetan:

Txartel hotela (Lasarte-Oria) www.hoteltxartel.com

Gomendioak

  • Etorri arropa erosoa jantzita
  • Jarri harremanetan kayakak alokatzen dituen enpresarekin, tokirik ba ote dagoen egiaztatzeko
  • Sartu webgunean lasterketak noiz diren jakiteko