Bisitatu Gipuzkoako monumentalena, Euskadiko lehenengo unibertsitate errenazentista, Gipuzkoako bitxietako bat; horrez gain, ezagutu bertako hirigune historikoa eta Euskadiko artearen ikonoetako bat, Arantzazuko Santutegia, hor Txillida eta Oteizaren lanak ikusiko dituzu.
Lurrazpiko mundura ere hurbil zaitezke Arrikrutz Oñatiko kobak bisitatuz
GOIZEAN
Goizean, Arantzazuko Santutegia, euskal arte garaikidearen eredu ikusgarria, Oteiza eta Txillida euskal artisten lanak dituena, natura-ingurune paregabean, hots, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sarreran dagoena.
Bigarren geldialdia Arrikrutz Oñatiko kobetan egingo dugu. Koba horietan, Estatu osoan bakarra den leize-lehoia dago. Gipuzkoako koba handienetako bat izanik, Euskadiko paisaia karstikoaren erakusleiho paregabea da. Mendez mende urak harkaitzean zizelkatutako koba hau Euskadiko ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aitzindarietako bat izan da.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, hirugarren geldialdia egingo dugu, Oñatiko hirigune historikoa bisitatuko dugu. Bertan monumentu ugari daude: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak eta, tartean, hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri-bizitzako ehunka urte biltzen dituen egitura batean.
Bailararen erdian kokatutako Monumentu Multzo bitxia da. Jatorrizko herria XIII. mendekoa da eta inguru honetan egituratu zen: Kale Zaharra, San Anton, Santa Marina eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan.
Kultura Ondasuntzat sailkatuta dago, Monumentu Multzoaren kategorian.
Bisita hori egin ondoren, “Txokolateixia” txokolatearen Interpretazio Zentrora joango gara. Zentro hori Oñatiko Orbea Txokolategiaren egoitza zaharrean dago, eta bertan, Oñatik txokolatearekin izan duen eta oraindik duen lotura estua azalduko dizuete.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: http://www.oñatiturismo.eus/eu/listing-category/jatetxeak/
Non ostatu hartu plan honetan: http://www.oñatiturismo.eus/eu/listing-category/lo-egiteko/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Oñatiko Turismo Bulegoa
San Juan kalea
943 78 34 53
Gaztelania, Euskara
Gomendioak