Ordiziak eta Beasainek, elkarrengandik soilik 2,5 km-ra dauden Goierriko bi herrik (izan ere, bataren irteeran eta bestearen sarreran elkartzen dira) gustu guztietarako hainbat esperientzia gastronomiko eskaintzen dizkiote bisitariari. Eguneko plan ezin hobea proposatzen dizuegu gastronomiaren zale zaretenoi. Errezeta hoberenak dastatzeaz gain, tokiko ekoizleen bitartez ikasi ahal izango duzue. Ongi etorri foodieak!
GOIZEAN
Eguna D’Elikatuz Ordiziako elikadura- eta gastronomia-zentroan hasten da. Zentro horretan, oso modu grafiko eta interaktiboan aurkezten dira euskal kulturan hain errotuta dagoen gai horren hainbat alderdi. Azken batean, gune kultural berri bat, non ELIKADURA maiuskulaz idazten den eta guretzat hain ohikoa eta garrantzitsua den zerbaiten, hots, nutrizioaren alderdi berri eta desberdin bat ezagutuko duen, seguruenik, pertsona bakoitzak. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
Bisita egin ondoren, metro gutxi batzuetara, Ordiziako azokan barrena paseatu ahal izango dugu. Ordiziako azoka asteazkenetan egiten da 1.512. urteaz geroztik, eta ekoizleen eta erosleen arteko elkargunea da. Historiak dioenez, Joana erreginak (Joana Eroa) errege-ahalmena eman zion herri honi asteazken guztietan azoka frankoa egiteko, urte bereko martxoaren 18an izandako sute baten ondorioz suntsitu zen Herria berreraikitzen laguntzeko, nahiz eta azokaren jatorria lehenagokoa den seguruenik.
Bisitari gisa, kalitate bikaineko mota guztietako lehengaiak dituzten postuak aurki ditzakezu, eta, agian zuk bisita egiten duzun eguna, Euskal Festen Azoka egiten den egun berezia izan daiteke (iraila); Idiazabal Gaztaren lehiaketa ospetsua egiten den eguna, alegia.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ondoren, euskal gastronomiarekin lotutako esperientziak proposatzen dizkigu egunak: talo-tailer batean parte hartuko dugu. Taloa arto-irinez egiten den opil bat da, oso ohikoa Euskadin, gazia den zerbaitekin (txistorra, adibidez) edo gozoa den zerbaitekin lagundu daitekeena. Baina, gainera, ez dugu edozein lekutan egingo, handiro egingo dugu, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan, hain zuzen ere.
Bisita egin eta irina antzinako errotan nola egiten zen ikusi ondoren, taloak nola prestatzen diren jakiteko ematen diguten azalpena arreta handiz entzungo dugu. Orea guztion artean egin ondoren, taldeko kide bakoitzak bere taloa egingo du. Bisita amaitzeko, egin dituzuen taloak txokolatearekin dastatuko dituzue.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatua Ordiziako azokan
D’Elikatuz / 943 882 290
Non jan plan honetan:: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: https://goierriturismo.com/eu/alojamenduak/prestatu-zure-bisita
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
- Ordiziako Turismo Bulegoa (d´Elikatuz IZ): https://goierriturismo.com/eu/herriak/ataun
- Igartzako monumentu multzoa: https://goierriturismo.com/eu/herriak/beasain
Gaztelania, Euskara
Gomendioak