Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  • Hasiera
  • Museoak
  • Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Degustazio Zentroa

Arte eta Kultura

Museoak

Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Degustazio Zentroa

Praktika OnakProduktu Cluba

Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Degustazio Zentroa

Interpretazio eta dastatze zentro honek izaera dibulgatzaile argia du, izan ere, Idiazabal Gaztaren historia osoa erakusten dute bertan modu arin eta dibertigarrian. Belaunaldiz belaunaldi, Euskal Herriko mendietako artzainek latxa eta karrantza ardien esne gordina erabilita egindako gazta da. 210 metro koadroko etxabean, zentroak sei gune tematiko ditu, eta, horietan, artzaintzaren mundua (iraganetik gaur egunera arte) goitik behera ezagutu, gaztaren elaborazio prozesua zuzenean ikusi eta gazta dasta daiteke, besteak beste.

Hala, Izal Etxeak ongietorria ematen dio bisitariari. Izal arratoiaren familia bizi da han, eta guztia eskala handian dago egina, arratoi baten ikuspuntutik ikusteko. Bertan, gaztaren historia erakusten digute bisita birtual batekin. Beste gune batzuek, ostera, jatorrizko izendapena duten beste hainbat gazta eta artzain txabola baten erreprodukzioa (dagozkion erreminta eta lanabesekin) hartzen ditu. Usaimena eta dastamena suspertzeko aukera ere badugu: Idiazabal gaztaren usain gozoak (lau guztira) usain ditzakegu horretarako prestatutako gela batean, eta, horrez gainera, gazta dastatzeko hainbat ezagutza jasoko ditugu, ikus-entzunezko oinarria duen ukitzeko pantaila baten eta zentroko langileen laguntzarekin. Bisita zentrotik metro gutxira, Aranburu Gaztandegian, amaituko dugu, gazta zuzenean nola egiten duten ikusteko.

Interpretazio eta dastatze zentro hau Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago
Zerbitzuak: Parkinga / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Kale Nagusia, 37 etxepea  - 20218  Idiazabal
Telefonoa: +34 943 188 203Telefonoa: +34 943 188 203
Helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
Ordutegia: Urte osoan zehar

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Gainontzeko egunetan bisitak aurretiaz hitzartu behar dira (gutxienez, 10 laguneko taldeak).

Aste Santuan, uztailean eta abuztuan

Egunero: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Areto kopurua: 4
Edukiera: 60
Euskadi, auzolana