Urola eskualdea familiartean ezagutzea proposatzen dizuegu «5 geltoki historian» programaren bitartez. Bereziki umeekin batera gozatzeko pentsatutako ibilbide honetan toki hauek bisitatuko ditugu: Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa (Zumaia), Ekainberri eta Lili jauregia (Zestoa) eta Burnibidearen Euskal Museoa eta Loiolako santutegia (Azpeitia).
GOIZEAN
Abentura hau Loiolako santutegian hasiko dugu, Azpeitian, eta, San Ignazio Loiolakoa jaio zen monumentu enblematiko hori bisitatzeaz gain, Loiolako ingurune naturalean atseden hartu eta jolasteko aukera izango dute umeek Xaguxatar eta Izarraizko Atea parkeetan.
Gure hurrengo geltokia Burnibidearen Euskal Museoa izango da, Azpeitian. Askotariko ibilgailuak daude hor: lokomotorrak (lurrunekoak, diesel bidezkoak eta elektrikoak), automotorrak eta era guztietako bagoiak. Trenbideko langileek urteetan erabilitako uniformeak ere aurkituko ditugu, edo tren-geltokietako erlojuen munduko bildumarik onenetako bat. Iraganera egindako bidaia amaitzeko, umeentzako atrakzio nagusia: Ehun urtetik gorako tren batean bidaiatzea Urolako paisaia berdean zehar, lurrun-lokomotor batek tirata. Joan-etorriko 10 km-ko ibilbidea Lasaoko geltoki zaharreraino.
Museoko atearen parean Urolako bidegorrirako sarbidea ere baduzue, non, naturaz gozatzeaz gain, Azpeitiko eta Azkoitiko tokirik nabarienetan zehar bizikletaz ibili ahalko zareten.
Bisitaren ondoren, umeekin atseden har dezakezue Azpeitiko plazan; jolasgune bat eta oinezkoentzako eremu handi bat dago bertan, bai eta terraza duten taberna eta jatetxe ugari ere, indarberritzeko.
Bestelako aukerarik nahi izanez gero, Añota sagardotegira joan zaitezke, umeak dituzten familiak hartzeko prestatuta baitago.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean Zestoara joango gara, eta hor, Ekainberriko leizerako bidean, Lili jauregia bisitatu ahal izango dugu. Andre Madalenek 500 urtetik gorako etxe izugarri handi horren iraganaren eta historiaren berri emango digu.
Bide eder batetik Ekaingo leizera iritsiko gara, non duela 14.000 urteko historiaurreko marrazkiak dauden. Baina margo horiek ikusteaz gain, eta horko jarduera-programari esker, jakingo dugu nola ehizatzen zuten, nola bizi ziren, nola janzten ziren eta nola prestatzen zuten arte-sorkuntzarako pintura.
Zestoako plazan mokadutxo bat hartu ahal izango duzue, eta umeak arriskurik gabe jolastu ahalko dira.
Azken geltokian Zumaiara iritsiko gara, Algorri Interpretazio Zentroa bisitatu eta flyscha zer den jakiteko. Ezinbesteko bisita umeek euskal kostaldeko itsas faunari buruz gehiago ikas dezaten.
San Telmo ermitara eta Itzurungo hondartzara joan, eta Zumaiako flyscharen ikuspegi zoragarriak mirestea izango da familiartean emandako egun hau amaitzeko modurik onena.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Ondarez: 606 175 356 / ondarez@loiola.eus
BASK ALIVE: 674 31 47 43 / www.baskalive.com / baskalive@euskotour.com
Non jan plan honetan:
https://urolaturismo.eus/es/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:
https://urolaturismo.eus/es/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Loiolako Santutegiko informazio puntua
Gaztelania, Euskara
Gomendioak