Arte eta Kultura
Museoak
Ekoetxea Azpeitia ingurugiroaren arlo desberdinak ardatz dituen museoa da.
Bertaratutako bisitariak iraunkortasunaren garrantziaz jabetuko dira bere lau erakusketa aretoetan jorratzen dituen gaietan murgilduz, hala nola: klima aldaketa, atmosfera eta ura, biodibertsitatea, demografia, hiriak, arkitektura bioklimatikoa, hirigintza iraunkorra, mugikortasuna, energia eta garraioa, zarata, hondakinak eta kontsumoa eta garapen iraunkorra.
Azpeitian kokatutako museo honetara bisita, norberak bere kasa egin dezake edo Ekoetxeako hezitzaileekin aldez aurretik hitzartutako ikustaldietan. Izan ere, museoak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen du ingurumenaren arloan, baita ikastetxeentzako ere.
Bestalde, familientzako eskaintza zabala du Ekoetxeak, besteak beste asteburuetan haientzako propio antolatutako jarduerak eta Xaguxatar Parkea. dago. Parke hau Euskal natura-ondareari buruzko lehenengo hiri-parke naturala da. 1.800 metroko azalera dauka eta 5 gunez osatuta dago:
Ikusi ekitaldi guztiak hemen: Agenda
Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 15:00-17:30
Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-18:30
Igandeetan: 10:00-13:30
Jaiegunetan: itxita, Aste Santuak ezik
Abuztua: 10:00-13:00 y 16:00-18:30
Doako sarrera