Non lo egin
Pentsioak
Hiriko Alde Zaharretik oso gertu
Ibis Budget Vitoria-Gasteiz pentsioa hiriko interesguneetatik oso gertu dago, eta garraio publikoarekin oso ondo lotuta. Gainera, egonaldi atsegina izateko beharrezkoak diren zerbitzu guztiez inguratuta dago.
Oinez minutu gutxira, Alde Zaharra dago, Erdi Aroko hirigunea bezala ezaguna. Bertan, gure gastronomiaren onena dastatu, museoak bisitatu eta, oro har, aisialdiaz eta denbora libreaz gozatu ahal izango duzu.
Logelak erosoak eta modernoak dira eta guztiek bainugela pribatua dute amenity eta guzti, doako Wifia, Smart TVa, idaz-mahaia eta ile-lehorgailua eskatuz gero. Ezin hobeak lan edota aisialdi-bidaietarako.
Aparkalekua ere badauka, autobiatik oso gertu.