Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Museoak
  • Jantziaren Zentroa, beste begirada bat gure iraganera

Arte eta Kultura

Museoak

Jantziaren Zentroa, beste begirada bat gure iraganera

  • Jantziaren Zentroa - Centro del traje
  • Jantziaren Zentroa - Centro del traje
  • Jantziaren Zentroa - Centro del Traje
  • Jantziaren Zentroa - Centro del Traje
  • Jantziaren Zentroa - Centro del Traje
  • Jantziaren Zentroa - Centro del Traje

Jantziaren Zentroa, beste begirada bat gure iraganera

Errenteriako alde zaharraren bihotzean, Kapitain Etxea izeneko XVII. mendeko etxe barrokoak ehunen arloko altxor bat dauka barnean: Jantziaren Zentroa. Eraikina 1638an eraiki zen, eta oso baliagarria da Gipuzkoako udalerri honen jatorria ezagutzeko.

 

Hori dela eta, leku ezin hobea da bisitariak historiari beste begirada paregabe eta atsegin batekin begiratzeko. Jantziaren Zentroak aukera eskaintzen du XVIII. mendetik XX. mendera arteko moda, ohiturak eta kultura ezagutzeko, bertan ikusgai dauden jantzien ehun, kolore eta estanpatuen bitartez. Hori guztia, Iraultza Dantza Taldearen lanari esker lortu da. Izan ere, 20 urtez Euskadiko janzkeraren historia aztertu du argazki zahar, idatzi, dokumentu eta jatorrizko arropa aztertuta. Jantzi bakoitza kokatzeko garai berean, Europan indarrean zegoen moda aztertu du, Jantziaren Zentroan ikusgai dagoen erakusketaren inguruko azalpen zuzenak emateko.

 

Erakusketa bi aretotan banatzen da, solairu bakoitzeko bana. Bertan modu kronologikoan XVIII mendean hasi eta 1970 bitarteko modaren bilakaera aztertzen da. Euskal Herriko zein nazioarteko jatorrizko jantziak ikusita beteko dugu ibilbidea, hiru mendeetan barrena modak izan duen aldaketa, eraldaketa eta bilakaera ikusteko aukera paregabea da. Herri xeheak zein goi mailako aberatsek jantzitako arropa da, moda bera, garai bera, baina oihal, material zein diseinuan aldea ikusiaz.

 

Jatorrizko jantziez gain, Jantziaren Zentroak XVI-XX mende bitarteko bost emakumezkoren jantziak sortu ditu. Erditik banatutako jantziak dira, alde batean kanpotik ikusten duguna, bestean barrutik bolumena eta forma emateko azpian emakumezkoek janzten zituzten armazoiak edota arropa lotzeko modua ikus daiteke. Itsuek edo ikusmen arazoak dituzten bisitariek jantzi horiek ukituta garai zehatz bateko forma, jantzia eta moda bera ezagutzeko aukera dute.

 

Ikusleen parte hartzea sustatzeko Iraultza dantza taldeak sortutako hainbat jantzi janzteko proposamena luzatzen du. Haritz egurrez egindako XIX garren mendeko armairua zabaldu eta barruko arropa jantzita ispiluan gure irudia ikusteko aukera.( COVID a tarteko uneotan ezin da arropa hau jantzi ez eta ukitu).

 

Sarrera: 3 euro, eta doan 5 urtetik beherako haurrentzat.

 

Zentroa larunbatetan goiz eta arratsaldez dago irekita (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara), eta igande eta jai egunetan goizez (12:00etatik 14:00etara).

 

Bisita gidatuak eskainiko dira euskaraz eta gaztelaniaz. 5 euro balioko dute 5 pertsonako taldea osatuz gero. Horretarako, erreserba egin behar da aldez aurretik Errenteriako turismo bulegoan (telefonoa: 943 49 45 21) edo Jantziaren Zentrora jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Kapitain Etxea, Calle Kapitanenea 6  - 20100  Errenteria

Telefonoa:   +34 943 449 692Telefonoa:  

+34 943 449 692

Helbide elektronikoa:

jantziarenzentroa@errenteria.eus

Ordutegia:

Larunbata: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara
Igandeak eta jai egunak 12:00etatik 14:00etara
*Itxita: urtarrilak 1 eta 6, maiatzak 1 eta abenduak 25

Euskadi, auzolana