Errenteria | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Errenteria

Errenteria

Helmuga turistikoak

Herriak

Errenteriak iragan industriala du, eta eskualdeko erdigune historiko handiena.

Añarbe Baso Eremuak eskaintzen dituen parajeez gain, Oiartzun ibaiak ere zeharkatzen du udalerria, Bianditzen jaiotzen denetik Pasaiako badian itsasoratu arte egiten duen ibilbidearen azken zatian.

Lau zati ezberdinetan bereizita dago Errenteria: hegoaldea, erdialdea (Errenteriako baserriak dauden gunea), mendebaldea (San Markos eta Txoritokieta mendiak gailentzen diren lekua) eta iparraldea (Aiako Harria Parke Naturala,  Aizpitarteko kobazuloak, Errenteriako hirigunea eta industrialdea).

Ibilaldia Errenterian zehar

Herriko bazterrik ederrenak ezagutzeko txango ugari egiteko aukera dago Errenterian. Besteak beste, Añarbe baso-erreserba (Aiako Harria Natura-Parkean dago) eta San Markos ingurua (errenteriarrek oinez ibiltzeko gogokoen duten gunea). Gainera, San Markos gotorleku museo bikaina dago tontorrean. Karlistadetan eta guda zibilean erabili zuten, eta Donostiaren eta Pasaiaren panoramika ederrak eskaintzen ditu.

Udalerriko kultur ondareari dagokionez, Erdi Aroko hirugune historikoa azpimarratu behar da. Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun gisa deklaratu du, multzo monumental kategorian, eta honako monumentu hauek ditu: Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Erdi Aroko dorretxeak eta leinu-etxeak. Horrez gain, komentu zein baseliza ugari daude herrian, Agustinen komentua eta Madalena Basilika, kasu.

Hirigune historikoaren barruan eta Kapitainenea oinetxearen barruan, Jantziaren Zentroa muesoa dago. BertanJanzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio, nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.

Hirigune historikotik irten eta Oiartzun ibaia Arditurrirako bideko bidegorria jarraituz, Errenteriak duen eraikin historiko batetik pasatzen da, Xv. mendekoa, Fanderiako errota, Ibaiaren etxea, hain zuzen. Gaur egun ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko diaiteke eta gure kultur eta ibai-ondareari buruz gehiago ikasi.

Urtean zehar bi kultur ekitaldi nagusi ospatzen dira Errenterian: maiatzeko bigarren hamabostaldian, Musikaste jaialdia; eta Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia, iraileko hirugarren astean.

Datu interesgarriak

Hedadura
31.00 Km
Biztanle-kopurua
39,391
Udalaren webgunea

Ekitaldiak