Arte eta Kultura

Museoak

Areatzako Parketxea

Areatzako parketxean, Arratiako (Bizkaia) bailarako herriaren plazan kokatua, Gorbeiako parke naturaleko interpretazio zentroa dago. Eta Sarria arabar herriko interpretazio zentroarekin batera, Euskadiko parke naturalik zabalena ezagutzeko aukera ematen duen espazioa da.

 

Gorbeiako gurutze mitikora igotzeko itxura egiten duen hiru solairuko eraikin batean dago zentroa. Horrela, solairu bakoitza altuera tarte jakin batekin dago lotuta:

  • Beheko solairua (0-500 m) Lurrazpia eta beheko eremua: Ibaiak eta ibaiertzak, uraren indarra, populazioa, sega larreak…
  • Lehenengo solairua (500-1000 m) Basoa eta bertako biztanleen eremua. Baso ustiaketak, eraketa geologikoak…
  • Bigarren solairua (1000-1481 m) Harkaitzak eta haien forma apetatsuak, kobazuloak eta gurutzeraino eramaten gaituen mendiko zelaia.

 

Ikastetxe taldeentzako erakusketa eta programa didaktikoa bisitatzeaz gain, Areatzako Parketxeak eguneko ibilbide turistikoak bezalako jarduerak antolatzen ditu parkearen inguruan. Inguruko beste museo batzuetara edo ofizio tradizionaletara bisitak eskaintzen ditu, bai eta Gorbeiako parke naturaleko hainbat guneetatik egindako ibilbideak ere: Atxulaur haitza eta Superlegor, Arraba eta Kargaleku, Saldropo eta Atxuriko pasabidea.

Datu interesgarriak

Helbidea
Gudarien Plaza, 1 Areatza
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Egunero.

 

Euskadi, auzolana