Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

San Telmo Museoa

  • San Telmo Museoa. Kanpoaldea (O. Moreno)
  • San Telmo Museoa. Klaustroa (I. Odriozola)
  • Eliza
  • San Telmo Museoa. Erakusketa (O. Moreno)
  • San Telmo Museoa. Erakusketa (O. Moreno)
  • Euskal Kostaldeko museoen sarea

San Telmo Museoa

1902an ireki zuten San TelmoEuskadiko museorik zaharrena. Bost urtez zaharberritze eta handitze lanak egin ostean, 2011n berriro jarri zuten martxan. Euskal gizartea ezagutaraztea -historiaurrean hasi eta gaur egunera arte- xede duen museorik handiena dugu. Eraikin historikoa XVI. mendeko komentu domingotarra da; halaber, pabiloi berri bat ere ahalbidetu dute, Urgull mendiaren magalean. Azken horrek aldi baterako erakusketak hartzen ditu, besteak beste.

 

Museoak 11.000 metro koadroko azalera hartzen du, eta orotara 26.000 pieza baino gehiago biltzen ditu. Horietako batzuk Tokiaren historiaGure gizartearen erronkakOroimeneko arrastoakModernitatearen hasiera eta Artearen bilduma historikoa erakusketa-guneetan ikusgai daude. Gainera, Komentutik museoraderitzon ikus-entzunezko lanak San Telmoren bilakaera erakutsiko digu.

 

Komentuko dorrean "Gipuzkoako museoen museoa" erakusketa jarri dute, bisitariei Gipuzkoako Museoen Sarea osatzen duten zentroen inguruko informazioa emateko.


Zerbitzuak: Audio-gida / Liburutegia / Taberna/kafetegia / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Plaza Zuloaga, 1  - 20003  Donostia / San Sebastián

Telefonoa:   +34 943 481 580Telefonoa:  

+34 943 481 580

Helbide elektronikoa:

santelmo@donostia.eus

Ordutegia:

Irekita



Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00.

Astelehena, jaiegunak edo zubiak badira.



Itxita



Astelehenetan (jaiegunetan edo zubietan izan ezik).



Urtarrilaren 1ean eta 20an.

Abenduaren 25a.



Ordutegi murriztua



10:00 - 14:00.

Abenduaren 24an eta 31n.

 

Areto kopurua:

9

Edukiera:

355

Euskadi, auzolana