Arteagako Gaztelua | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Arteagako Gaztelua

Arteagako Gaztelua

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Leku paregabean dago kokatuta Arteagako gaztelu ederra, Urdaibaiko erreserbaren bihotzean; halaber, kareharriz eta marmolez egindako dorre neogotiko ikusgarria da eraikina.

XIII. mendetik hona leku berdinean egon arren, egungo eraikina Couverchef eta Ancelet arkitekto frantsesek osatu zuten 1856an Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo enperadore-enperatriz frantsesen aginduz, izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusiek beraien seme Eugenio Bonaparte jatorrizko bizkaitar gisa izendatu zutela eskertzeko dorrea berreraikitzea erabaki zuten.

Horrela, erdi-aro berriko jauregia eraiki zuten Gautegiz-Arteagan, Frantziako arkitektura gotikoan oinarritutako dorre neogotiko dotorea. Estilo neogotikoa nabarmena da, gainera, arku itsu eta bao bikoitzetan; baita eraikin barruko apainketetan ere.

Egun, ostalaritzarako egokituta dago Arteagako gaztelua, eta hortaz, haren logela ederretako batean ostatu hartu eta jatordu paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen du, jatorrizko ezaugarriak modu dotorean mantendu dituen ingurune ederrean.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Gaztelua

Helbidea
Gaztelubide, 7 (Barrio Zelaieta) - 48314 Gautegiz Arteaga
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erromantizismo garaikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak