Non jan
Sagardotegiak Euskadin
Tximista sagardotegia Ordiziaren erdigunean dago, Goierri eskualdearen bihotzean, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Sagardo naturala egiten du, eta horretarako, bere sagarrak erabiltzen ditu.
Bi gune ditu, eta guztira, 140 pertsonarentzako lekua. Eremu horietan daude kupelak: egurrezko 5 eta herdoilgaitzezko 8. Ordizia erdian egonda, aukera bikaina da garraio publikoa erabiliz gero, RENFE Geltokia 200 metrora baitago; gainera, bertan aparkatzeko aukera dago. Bere tolarea aipatu behar da, beirate batek bereizten baitu txotxa, sagardoa kontsumitzen den lekua, eta lanerako lekua.
Hortaz, bisitariek kontsumitzen ari diren sagardoa egiteko prozesuan erabili diren makina guztiak ikus ditzakete. Sagardotegiko ohiko menuaz gain, haurrentzako menuak eta menu bereziak ere eskaintzen ditu, enkarguz aginduz gero. Halaber, bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, turismo bulegoarekin lankidetzan. Wifi Gunea dago. Facebook: https://www.facebook.com/TximistaSagardotegia/ RENFE geltokia 200 metrora dago eta aparkalekua ere badu.