Abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa Euskadin :: Non ikusi eta gomendioak
Joan edukira

Euskadi 2026ko eguzki-eklipsearen azpian

Sarrera

2026ko abuztuaren 12an, duela mende bat baino gehiagotik errepikatu ez den eguzki-eklipse baten lekuko izango da Euskadi. Itsasoaren eta mendien artean, eklipseak gure paisaiak eraldatuko ditu argi magiko batekin ordu batzuez. Une iheskorra, baina ahaztezina, azaltzen zaila izango den esperientzia bihurtuko du zure bisita.

Iberiar Penintsulak 2026, 2027 eta 2028an jarraian biziko du fenomeno hori, baina 2026an izango da eklipse ikusgarriena iparraldean.

ATZERA KONTATZEN

00 Egunak
00 Orduak
00 Minutuak

Zer da eklipse osoa?

Eguzki-eklipsea zeruko ikuskizunik liluragarrienetako bat da. Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean jartzen denean gertatzen da, osorik edo partzialki ezkutatuz eta haren itzala gure planetara proiektatuz. Euskadin eguzki-eklipse osoaz gozatu ahal izango dugu, paisaia eraldatu eta atmosfera paregabea sortuko duena.

Eklipsearen faseak

Eguzki-eklipsearen hasiera fase partzialean

Fase partziala

Ilargia eguzki-diskoari "hozka egiten" hasten da ordubetean, gero eta irudi txikiagoa sortuz. Argia pixkanaka ahultzen da, baina inguruak argiztatuta jarraitzen du.

Bailyren perlak osorik ikusi aurretik

Bailyren perlak

Justu eklipse osoa izan aurretik, argi-puntu txiki distiratsuak agertzen dira ilargiaren ertzean.

Diamante-eraztuna eguzki-eklipsean

Diamantezko eraztuna

Eguzkiaren azken distira da eklipse osoaren aurretik, eta lehena haren atzetik. Eraztun baten diamantearen antzeko intentsitatea du.

Eguzki-eklipse osoa koroa ikusgaiarekin

Eklipse osoa

Eguzkia erabat ezkutuan geratzen da eta eguna ilunabar labur bihurtzen da. Tenperaturak behera egiten du, zerua ilundu egiten da eta eguzki-koroa ikusgarri bihurtzen da, ikuskizun iragankor bezain ahaztezina.

Non ikusi ahal izango da Euskadin?

2026ko abuztuaren 12an, eguzki-eklipsea Euskadi osoan ikusiko da, 19:30 inguruan hasiko da eta 20:30 inguruan iritsiko da puntu gorenera. Batez ere Araban, Bizkaiko zati handi batean eta Gipuzkoako zenbait tokitan gozatu ahal izango da eklipse osoa, zerua erabat ilunduko baita une batzuez. Lurraldearen gainerakoan eklipsea ia osoa izango da, eta ikuskizun hunkigarria eskainiko digu.

1 Eremua

Eklipse partziala

2 Eremua

Eklipse osoa < 1 minutu iraungo du

3 Eremua

Eklipse osoa > 1 minutu iraungo du

1 eremua: Donosti eta Parque natural de Aizkorri-Aratz, 2 eremua: Bilbo, Urkiolako Parke Naturala, 3 eremua: Izkiko Parke Naturala, Vitoria-Gazteiz, Valderejoko Parke Naturala

Eklipsea zure herrian nola ikusiko den jakin nahi duzu?

Bisore interaktibo honekin eklipsearen une bakoitza zure ikuspegitik nola izango den aurreratu ahal duzu: nola aldatuko den argia eta noiz iritsiko den bere punturik zirraragarrienera. Ikusi hemen nola biziko den eklipsea Euskadiko txoko bakoitzean.

Nola ikusiko da eklipsea nire herrian » (lehio berri batean irekitzen da)

Karrantzako Relux leihoko Armañon parke naturalaren irudia

Eklipsea ikusteko gomendioak

  • Babestu zure eta ingurukoen osasuna.

    Hidratatuta egon, erabili eguzki-babesa eta saihestu eguzkitan denbora luzez egotea, bereziki egunaren erdiko orduetan.

  • Babestu zure ikusmena.

    Ez begiratu zuzenean eguzkiari homologatutako babesik gabe. Erabili betaurreko ziurtatuak (ISO 12312-2) edo eguzki-iragazki egokiak teleskopio eta kameretarako, eta egiaztatu zer-nolako egoeran dauden eklipsearen aurretik. Kontsultatu hemen gomendioak.

  • Planifikatu aurretiaz.

    Erreserbatu zure ostatua denboraz eta antolatu joan-etorriak ilarak, murriztapenak edo ezustekoak saihesteko eklipsearen egunean.

  • Informatu eta bidaiatu prestatuta.

    Kontsultatu iturri ofizialak eta kontuan hartu zerbitzu batzuk mugatuak izan daitezkeela edo beteta egon daitezkeela. Eraman ura, janaria, botikak, erregai nahikoa eta bateria mugikorrean.

  • Mugitu modu seguru eta jasangarrian.

    Eklipsean, saihestu deskuiduak gidatzean. Ez gelditu errepideetan edo horretarako gaitu gabe dauden lekuetan, eta jarraitu beti trafikoko argibideak. Murriztu beharrezkoak ez diren joan-etorriak eta lehenetsi oinez, bizikletaz, garraio publikoz edo ibilgailu efizientez ibiltzea. Aparkatu horretarako gaituta dauden lekuetan bakarrik.

  • Aukeratu ondo behatokia.

    Kontsultatu hemen gomendatutako puntuak eta saihestu gaitu gabeko eremuak edo eremu arriskutsuak. Iritsi lehenago, eta aztertu eguraldiaren iragarpena.

  • Aprobetxatu zure kokalekua.

    Mugitzeak ez du beti esperientzia hobetzen. Osotasun-eremuan bazaude eta ikusgarritasun ona baduzu, kokapen horixe izan daiteke eklipsea behatzeko leku onena.

  • Murriztu sute-arriskua eta zaindu ingurune naturala.

    Udan, foku txiki batek ere sute handia eragin dezake. Espainiako araudiak debekatu egiten du edozein motatako sua baso-eremuetan urteko garai honetan. Errespetatu flora eta fauna, eta ez sartu babestutako eremuetan edo laborantzetan, murriztu hondakinak eta erabili baliabideak modu arduratsuan.

  • Errespetatu tokiko komunitatearekiko eta ondare kulturalarekiko bizikidetza.

    Gozatu tokiko kulturaz, eta errespetatu bertako bizilagunak, ingurunea eta ohiturak.

  • Bertako produktuak aukeratu.

    Tokiko ekonomiari lagundu, bertako saltokiak, gastronomia eta tokiko zerbitzuak erabili.

Eta eklipsea eta gero?

Zer egin dezakegu eklipsearen ondoren gure esperientzia hobetzeko?

Izarren irudia gaueko zeru batean

Saihestu auto-pilaketak errepidean

Eklipsea amaitzean, egon zaitez lasai-lasai 30 minututik ordubetera bitarte, itzultzeko bideari ekin aurretik. Horrela, ez duzu trafiko-pilaketarik harrapatuko, eta itzulera erosoagoa eta seguruagoa izango da.

Gau perfektua izar iheskorrak ikusteko

Eklipsearen gau hori bera, gainera, pertseiden izar-euriaren une gorena ere izango da, urte osoko ikusgarrienetako bat. Fenomeno horrek abuztuaren 11tik 13ra bitarte izaten du goraldia, eta 2026. urte honetan baldintzak ezin hobeak izango dira, ilberria tokatzen baita eta, beraz, zerua bereziki ilun egongo da.

Pertseidak behatzeko unerik egokiena abuztuaren 12ko 23:00etatik abuztuaren 13ko 7:00etara izatea espero da.

Zer dira pertseidak?

Pertseidak edo "izar iheskorrak" harkaitz zati txikiak eta hautsa dira; hain zuzen ere, kometek, Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzalarik, orbitan uzten dituzten harkaitz zati txikiak eta hautsa. Urtero, abuztuan, Lurra zonalde horretatik igarotzen da eta harkaitz zati horiek abiadura bizian sartzen dira gure atmosferan.

Desintegratzen direlarik, distira argitsuak sortzen dituzte hainbat segundoz, eta hori da izar-euria esaten dioguna.

Nola behatu?

Eklipsearen ondoren, leku berean gera zaitezke gauaz eta zeruaz gozatzen jarraitzeko. Eguzki-eklipsearen kasuan ez bezala, pertseidak ikusteko ez duzu betaurreko berezirik edo ekipamendurik behar izango.

Leku ilun batera joatea aski izango da, argietatik urrun, eta zerua garbi ikusten dela. Hona hemen planik onena: lurrean etzan, gora begiratu eta lasai-lasai egon izar iheskorrak noiz agertuko.