Non begizta daitezke baleak eta izurdeak Euskal Kostaldean?
Joan edukira
  1. Ezagutu Euskadi
  2. Blog Turista Maitea
  3. Blog

Non begizta daitezke baleak eta izurdeak Euskal Kostaldean?

Non begizta daitezke baleak eta izurdeak Euskal Kostaldean?
2023ko uztailaren 3(e)an
Non begizta daitezke baleak eta izurdeak Euskal Kostaldean?

Kostaldea Natura Hondartzak

Bazenekien zetazeoen kantuak esanahi bat baino gehiago dituela? Zetazeoek kantua elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dute, baina baita itsasoaren sakoneran orientatzeko, elikagaiak ehizatzeko eta bikotekide bat aurkitzeko ere, harekin estalarazteko.

Gainera, duela gutxiko azterlan batean ondorioztatu dute baleen kantuak itsas hondoari buruz gehiago jakiteko balio digula, kantuei esker itsas hondoko lurrazala nolakoa den aurreikus baitezakegu.

Zetazeoak begiztatzeaz dihardugunean, Australia, Alaska, Islandia eta antzeko lekuak etortzen zaizkigu burura. Baina egia esan, Euskadi toki ezin hobea da mota horretako ugaztunez gozatzeko; izan ere, espezie bat baino gehiago aurki ditzakegu gure hondartza eta itsaslabarren aurrean: kaxaloteak, mazopak, zifioak, orkak eta izurde- eta balea-espezie desberdinak begizta daitezke Euskal Kostaldean apiriletik urrira; jakin nahi duzu non eta nola?

Ondorengo post honetan kontatuko dizugu!

1. Ibilbideak Bermeon barrena

Ekoetxea Urdaibaik zetazeoak begiztatzeko ibilbideak egiten ditu Verballenas eta Hegaluze enpresekin batera, mota horretako zerbitzuak Euskadin eskaintzen dituzten enpresa nagusiekin batera, alegia. Matxitxakoko lurmuturraren iparraldera itsasontziz egiten diren ibilbide gidatuak dira. Ibilbide horiek gidari adituekin egiten dira itsaspeko arroila baten gainean, hor aurkitzen baitira mota horretako animaliak normalean.

 

Ibilbideen iraupena desberdina da eta mota guztietako jendearentzat dira:

Itsas Abentura: Zetazeoen Behaketa

  • Ibilbide estandarra

4 ordu eta 30 minutuko ibilbidea, apiriletik urrira bitarteko larunbat guztietan egiten dena. Gainera, modalitate honetan haurrek ere parte har dezakete.   

  • PRO ibilbidea

Irteera honek 6 orduko iraupena du eta apiriletik urrira bitarteko larunbat batzuetan egiten da.

  • Verballenas ibilbidea

8 orduko iraupena du eta irteerak uztaileko ostiraletan, abuztuko ostegun eta ostiraletan eta irailetik urrira bitarteko ostiral eta igandeetan egiten dira.

 

Zatoz zure familiarekin edota kuadrillarekin eta bizi ezazu esperientzia paregabea!

Izurdeak Urdaibain
Izurdeak Urdaibain

2. Ibilbideak Santurtzitik

Santurtzi itsas herria beste erreferenteetako bat da zetazeoak begiztatzeari dagokionez. Irteera hau Verballenas enpresak antolatzen du eta itsasora ateratzea proposatzen du baleak, kaxaloteak, zifikoak eta orkak begiztatzeko. Irteera honetan, itsas biodibertsitate oso aberatsa duten ekosistemetan barrena ibiltzen da, eta zetazeoez gain, itsas hegaztiak ikusi ahal izango dira. Ikusi Kantauri itsasoak eskaintzen dizuna!

 

Esperientzia horietaz gain, itsas faunarekin lotura duen beste plan hau gomendatzen dizugu:

Zetazeoak Euskal Kostaldean
Zetazeoak Euskal Kostaldean

3. Marrazoekin igeri egitea Bermeon

Gure kostaldea erakargarri egiten duen beste alderdi bat Bermeon egin daitekeen jarduera da, itsaso zabalean marrazoekin urpean igeri egiteko aukera ematen baitu. Mako Pako enpresaren eskutik, marrazo urdinak (Euskadiko espezie autoktonoa) ikusi ahal izango dituzu.

Gainera, jarduera hau egiteko, ez da beharrezkoa urpean igeri egiten jakitea, nahikoa da igeri egiten jakitearekin, itsas azalean egiten baita tutu baten eta hegats batzuen laguntzarekin.

Ausartuko al zinateke marrazoen artean igeri egitera?

Mako Pako
Mako Pako

Erlazionatutako artikuluak