Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Ekoetxea Urdaibai

Ekoetxea Urdaibai

Natura-ingurune ederrean eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Busturiko Madariaga Dorretxea da Ekoetxea Urdaibai, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren egoitza. Xede bikoitza du zentroak: natura-ondarearen aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea, eta, aldi berean, biodibertsitatearen ezagutza sustatzea.

 

Bi sailetan banatuta dago: Ezagutzaren unitatea eta Parte-hartze publikoaren unitatea. Lehendabizikoak dibertsitatearen inguruko ikerketa zientifikoa du ardatz, eta bigarrenak, aldiz, dibertsitate biologikoaren berri ematen die bisitariei, naturarekiko errespetua oinarritzat hartuta. Horretarako erakusketak (erakusketa iraunkorrak biodibertsitatea zer den azaltzen du), ikus-entzunezko baliabideak eta muntaia interaktiboak erabiltzen dituzte.

 

Ondoren, Madariaga Dorretxeko behatokira joan daitezke bisitariak; bertan, paisaia ikusgarriez gozatu eta largabistak erabiliz Izaro uhartea, Laidako hondartza eta Urdaibaiko padurak ikusteko parada izango dute. Jakina, zentroa bisitatu ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren xarma guztia ezagutzeko ibilbide gidatuetan parte har dezakete.


Zerbitzuak: Liburutegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa / Artxiboa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Carretera Gernika-Lumo - Bermeo. Barrio San Bartolomé, 35  - 48350  Busturia
Telefonoa: +34 946 870 402Telefonoa: +34 946 870 402
Helbide elektronikoa: info@torremadariaga.org
Ordutegia:

Irailetik ekainera
Asteartetik igandera: 10:00-19:00
Uztailean eta abuztuan
Asteartetik igandera: 10:00-20:00

(Astelehena: itxia, jai egunak izan ezik)

Areto kopurua: 0
Edukiera: 0
Euskadi, auzolana