Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gasteizko Handizkako Azoka

Produktu Cluba

Gasteizko Handizkako Azoka

Azoka tradizionalek tradizioa eta kalitatea bermatzeaz gainera, ezin hobeto eutsi diote topagune izaerari; hots, hiriaren bizitzaren taupadak sumatzen diren plaza publikoaren izaerari.

Halaxe gertatzen da Gasteizko Handizkako Azoka berrituarekin ere. Eraikina eta instalazioak gaur egungo kontsumo eta aisia eredura egokitu dira.

Produktu freskoak, batik bat arabar baratzetatik jasotakoak, eskaintzen dituzten salmahai tradizionalez gainera, Handizkako Azokak zortzi gastrotaberna ditu, guztion erabilerarako espazio handi baten inguruan.

Bertan, bisitariak salmahaietan erositako produktuekin osa dezake menu pertsonalizatu bat, eta hantxe dastatu. Horretaz gainera, gastrotabernek bestelako eskaintza izaten dute: besteak beste, plater konbinatuak, pintxoak, hanburgesak, mexikar eta italiar janaria, totilak eta sushia.


Gasteizera joanez gero, ezinbestean ikusi beharreko txokoa.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Calle de Jesús Guridi, 6 / Vitoria-Gasteiz
Data: 2019/01/01 - 2031/01/02
Euskadi, auzolana