Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Danborrada

Danborrada

Donostian eta Azpeitian San Sebastian eguna ospatzen dute urtarrilaren 20an, Sarriegiren himnoaren erritmoari jarriki danborrak eta kupelak astintzen.

Gipuzkoako hiriburuan, 19an hasten da jai-giroa, iluntzean, baina 00:00etan ematen zaio benetako hasiera jaiari. Gaztelubide elkarteko kideek Konstituzio Plazan bandera igotzearekin batera, 24 orduz danbor eta kupelen jai bihurtzen da hiria. Konpainietako kideak desfilean ateratzen dira sukaldariz eta antzinako soldaduz jantzita. Sarriegiren doinuak auzo guztietan entzuten dira, Union Artesana elkarteko kideek bandera jaisten duten arte.

Egunean zehar, Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra banatzen dituzte.
Hori gutxi balitz, ia 5.000 ikaslek hartzen dute parte urtero Danborrada Txikian.

Azpeitian, danborraden 20 talde irtengo dira 22:00etatik aurrera, gauerdian plazan bildu eta elkarrekin jotzeko. San Sebastian Martxaz gainera, Franzesenaren lanak ere entzuten dira. Bestalde, ia 500 haurrek hartuko dute parte Danborrada Txikian. Eguneko egitaraua osatzeko, prozesioa, sokamuturra eta beste ekintza batzuk ere egoten dira.
Data: 2018/01/19 - 2018/01/20
Ordutegia: Urtarrilaren 19ko 20:00etatik hurrengo eguneko 24:00etara
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana