Goiza ibilbide atsegin, dibertigarri eta didaktiko honekin hasiko dugu. Haurrentzako jolas interaktiboa, Marco Topo. Jolasa egiteko paperezko mapa bat, pegatinak eta jokalarien telefono mugikorrarekin sartzen den web-aplikazio behar ditugu. Marko Topoa 5 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek Zarauzko lekurik esanguratsuenetan bisita autogidatuak egin ahal izateko pentsatuta dago. Jolasa eta gamifikazioa erabiliz Zarauzko historia, ondarea eta kultura ezagutarazteko. Arratsaldean, ibilaldi lasaigarri bat egingo dugu, balio natural handieneko txokoetako batean barrena: Iñurritzako biotopoa. Ausartenak ondoko Talaimendi mendira igoko gara, Mollarriko mineral zamalekura iritsi arte.
GOIZEAN
Turismo Bulegoan sartu eta "Marco Topo" jolasari buruzko informazioa eskatu. Mugikorra erabiliz sartu www.marcotopo.com webgunean, eta hasi jolasten Bulegoan bertan. Lehenengo pistaren erantzun zuzena aurkitu, paperezko jokoan lehen pegatina jarri, eta ibilbidearekin jarraitu. Ordu eta erdian, Alde Zaharretik, portutik eta itsasertzetik ibiliko gara, ibilbidea "ahateen parkean" amaitzeko. Mapan adierazitako lekuetan ibili, leku horiei buruzko galderak erantzun eta erantzun zuzen bakoitzeko pegatina bana jarri mapan. Jolasa amaitzean, zure diploma posta elektronikoz jasoko duzu eta opari txiki bat izango duzu zain bulegoan.
ARRATSALDEAN
Bazkalondoren, ibilaldi bat malekoitik Iñurritzako biotopoaren sarrera den pasabidera iritsi arte, dunak eta bertako landareak ikusi, eta, zortea izanez gero, bertako biztanle txikietako batzuk ere.
Ausartenek Talai Mendi mendiaren hegaleko eskaileretatik j arraitu dezakete Mollarriko mineral kargalekuraino. Mineralen kargaleku zaharra berreraikitzeak Zarauzko iragan industrialera txango interesgarria eskaintzen du, eta itsaso zabalera ematen duten ikuspegi harrigarriez eta leku idiliko batez gozatzeko aukera ematen du.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan:
https://www.turismozarautz.eus/eu/non-jan
Non lo egin plan honetan:
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak