Ezagutu Euskadi

Berriak

ATRAE 2021 saria jaso du Mater Itsasontzi Museoak

  • Mater
    Mater
2021/11/29

ATRAE 2021 saria jaso du Mater Itsasontzi Museoak

Egurrez egindako azken euskal atunontzia saritu dute ingurumena zaintzeko egindako lanagatik

Euskadiko turismo-agentzia hartzaileen taldeak Pasaiako Mater itsasontzia saritu du gizartea natura eta itsas ingurunea zaintzera eta babestera inplikatzeko egiten duen lanagatik.

 

Aintzatespen hori Euskal Autonomia Erkidegoa helmuga turistiko erakargarria izan dadin laguntzen duten erakunde eta pertsonei ematen zaie. ATRAE sarien laugarren edizio hau Elkarrekin Gehiago Erakartzen Dugu lelopean egin da, pandemian turismo hartzailea kaltetuena izan dela azpimarratuz.

 

Mater itsasontzi museoa egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da, 13 urtez antxoak, berdelak, sardinak eta hegaluzea arrantzatzen ibilitakoa. Gaur egun, Pasaiako badian dago kokatuta eta itsas ondare bizia da. Gainera, Pasaia-Jaizkibel-Uliako itsas ingurunea ezagutarazteko eta kontserbatzeko jarduera-programa zabala eskaintzen du.

 

 

 

 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana