Informazio gehiago
- ZEGAMA, ABALTZISKETA(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Trail Estazio bat mendian korri egiteko egokitutako gune bat da. Seinaletika zehatza duten zailtasun ezberdinetako ibilbide homologatuak eta beroketa eta entrenamenduetarako tailerrak eskaintzen ditu. Sarbide edo harreraguneetan informazioaz gain, zenbait azpiegitura daude: dutxa, gimnasio, eta abar. Estazioa kirol honetan hasiberriak nahiz entrenamendu edo jardunaldiak antolatu nahi dituzten adituei zuzenduta dago
Estazioa 15 ibilbidez osaturik dago, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan barrena zabaltzen da eta “Station de Trail” nazioarteko sarearen parte da. Euskal Herriko Trail Estazioak 2 sarrera edo harrera gune ditu, Abaltzisketa eta Zegamako herrietan hain zuzen ere; Abaltzisketatik Aralar Parke Naturalean sartzen da eta Zegamatik berriz, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean. Ibilbideak bi Parke Naturaletan zehar zabaltzen dira eta bi sarrerak 35km dituen ibilbide batez loturik daude.
Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan mendi zaletasun handia dugu eta Trail arloan mundu mailan erreferente diren bi lasterketa ditugu: Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak Ultratraila. Kirol honek geroz eta zale gehiago erakartzeko duen ahalmenak bultzatu gaitu, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak proiektu berritzaile honen aldeko apustua egitea