Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Parke naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Aizkorri-Aratz parke naturala Araba eta Gipuzkoa artean dago, eta kareharrizko mendilerro eta pagadi amaiezinengatik nabarmentzen da. Euskadiko gailurrik altuena dago bertan, Aitxuri (1.551), eta elezaharren arabera, gailur horietan egon daiteke oraindik Mari jainkosa mitologikoa.

 

Parkearen sarrera nagusia Arantzazuko Santutegi ikusgarriaren ondoan dago. Santutegia amildegi handi batean gainean dago, eta ezinbesteko bisita da interes arkitektoniko eta artistikoa aintzat hartuta. Horrez gainera, Araban kokatutako Araia ere Aratzera (1.443 metro) igotzeko abiapuntua izan daiteke.

 



Aizkorri Aratz parkeak hainbat altxor ditu, hala nola: Sandratiko tunela, barnean izen bereko ermita bat duena eta garai batean joan-etorri ugariko Erdi Aroko galtzada duena; edo Arrikrutz lurpeko kobazuloa, Oñatin, estalaktita erraldoiez apaindutako galeriak dituena.
Gainera, Arantzazuko informazio zentroak erakusketa iraunkor handi bat eskaintzen du.

 

Parketxe bat ere badago, Araian (Araba), eta bisitariei ibilbide, interesgune, programa didaktiko eta taldeentzako bisita gidatuen berri ematen die. Aizkorri-Aratz parke naturala hobeto ulertzeko, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa bisita daiteke, Zegamako Anduetza baserrian. Han, kulturaren eta naturaren arloko alderdiak ezagutarazten dira, inguru idiliko batean.

 

Leku interesgarriak - San Adriango tunela - Arantzazuko Santutegia


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Barbakoa / Haitzuloak / Basozaina / Monumentu / Behatokia / Parkinga / Arrantza / Jatetxea / Kirol eta gimnasia ibilbidea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena: Parke naturala
Informazioa:

-Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa
Anduetza baserria. San Bartolome auzoa, 13. 20215 ZEGAMA
Telefonoa: 943 802 187/www.zegamaturismoa.net
-Araia Parketxea: Intuxi, 48. Araia, Asparrena
Teléfono: 646 478 812 -Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa ARANTZAZU PARKETXE Arantzazu Santutegia – Gandiaga II eraikina- OÑATI Tel: 943 78 28 94 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net -Debagoieneko Interpretazio eta Informazio Zentroa Santuario de Arantzazu. Tel.: 943 71 89 11 turismo@debagoiena.eus www.turismodebagoiena.com

Euskadi, auzolana