Gasteiztik 30 kilometrora dago Valderejo-Añana BTT Zentroa, eta zailtasun maila desberdineko zazpi ibilbide egiteko aukera ematen du. Horien artean, Sobrongo ibilbidea (24,30 kilometro) eta erraz egin daitezkeen Espejo (8,09 kilometro) eta Angostokoak (12,60 kilometro) nabarmendu behar dira. Ezbairik gabe, Arabako ingurunerik ezezagunenetako bat da, mendiko bizikletan ibiltzeko aproposa. Angosto kanpinean dagoen harrera-lekuan honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: mekanika-lantegia, taberna-jatetxea eta ibilibidei buruzko informazioa. Kontsultatu hemen zentro honen TRACK guztiak Kontsultatu hemen zentro honen IBILBIDEEN fitxak
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Jatetxea / Tailer mekanikoa
Datu interesgarriak
BTT Zentroa
Camping de Angosto
Ctra. Villanañe-Angosto,2 (Punto de acogida)
01426
Valdegovía/Gaubea
Otsailaren erdialdetik abenduaren erdialdera:
Astelehenetik igandera: 09:00-21:00,
Informazio gehiago
Estekak