Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Mollarriko zamalekua

  • Mollarriko zamalekua / Argazkia: Haritz Eizagirre

Mollarriko zamalekua

Zarauzko Malla Harria edo Mollari mineralen zamalekua Talaimendi izenez ezaguna den lepo batean kokatzen da, Zarauzko hondartzaren ekialdean.

 

Zamalekua XX. mende hasieran eraiki zen, handik 10 km-ra baino gehiagora Asteasun kokatutako Andazarrateko meatzeetatik ateratako burdina itsasotik ateratzeko. Burdina bagonetan garraiatzen zuten, 112 dorrek eusten zuten aireko tranbia moduko batetik.

 

Wilhelm Vahl Müller ingeniariak diseinatutako sistema horren bidez, minerala harrizko biltegi bateraino eramaten zen. Handik beste funikular bat ateratzen zen, eta, 35 m-ko altuera hartuta, Molarri irlatxoan kokatutako itsas zamalekura zeuden 300 metro egiten zituen. Han eraikitako zamalekua Cantilever (airekoa) erakoa zen.

 

Sistema martxan egon zen 1906. urtetik 1920ko hamarkadaren erdialdera arte, eta 40 urte pasa zituen lekuan bertan, harik eta beste leku batean, ziur asko, Zestoako Arronako Zementu Fabrikan, erabiltzeko eraman zuten arte.

 

Gaur egun, zamalekuaren ingurua berreskuratu da, eta kanpotik bisitatu daiteke, informazio panelen laguntzaz. Iñurritzako biotopoan ongi egokitutako zurezko pasabide batetik irits gaitezke hara, Zarauzko erdigunetik abiatuta.

 

Leku horretan, ikusgarriak dira benetan euskal kostaldearen bistak, bereziki ilunabarretan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Helbidea:

Talaimendi  - 20800  Zarautz

Telefonoa:   +34 943 830 990Telefonoa:  

+34 943 830 990

Helbide elektronikoa:

turismoa@zarautz.eus

Euskadi, auzolana