Evaristo Churruca ingeniari entzutetsuak diseinatu zuen Portugaleteko Burdin Kaia, batik bat, ontzien nabigazioa errazteko eta istripu eta hondoratzeak ekiditeko. 1881ean hasi ziren eraikitzen, eta 1887an bukatu zuten. Orotara 800 metroko luzera du; lehenengo 600 metroak burdinazkoak dira, eta gainontzeko 200 metroak, harrizkoak. Kaiak Bilboko portu-jarduera garatzen lagundu zuen, eta gaur egun, Espainiako Estatuko kairik seguruenetako bat izateaz gainera, inguruetako bizilagunen elkargune ere bada. Burdin Kaiaren amaieran dagoen itsasargiraino oinez joaten bagara, bista ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Bilboko Itsasadarra eta Bizkaia zubia ikusiko ditugu. Burdin Kaia Kultura Intereseko Ondasun izendatu dute.
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Muelle Churruca
- 48980
Portugalete