Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Urdaibai Bird Center

  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Urdaibai Bird Center
  • Euskal Kostaldeko museoen sarea

Urdaibai Bird Center

Urdaibaiko erreserbak gordetzen duen natura ezagutu nahi duen inork, ezin du Urdaibai Bird Center bisitatu gabe utzi.

 

Sekulako museoa eta hegaztien ikerketa zentroa izateaz gain, Bird Center-a paregabea da Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatuta dagoelako eta paduraren ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituen behatoki pribilegiatua delakoa.

 

Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea. Naturaren ikuskizun handienetarikoaz ari gara, Hegaztien Migrazioaz, non Urdaibai bidai luze horretan derrigorrezko pausalekua den.

 

Bisitariek zentroko behatokietatik bertatik gozatuko dute Urdaibaiko Erreserba bisitatzen duten hegazti espezie ezberdinekin; Wadden Itsasotik datozen mokozabalak, lertxun lirainak, ahate espezie ugari, iparralde urrunetik etorritako limikolak eta hain iheskorra den zezen-txoria dira ikus daitezkeen batzuk.

 

Hegaztientzako aireportu paregabeko baten aurrean gaude, non zentroko teknikarien aholkuek eta ikustentzunezko ikaragarrien laguntzak mundu liluragarri honetan murgilduko gaituzte.

 

Bisitak, bai Audio-giden bitartez, modu autonomo batean bisitatzeko aukera ematen duen sistemarekin, eta bai bisita gidatuen bitartez aurretiko erreserba eginda burutu daitezke.


Zerbitzuak: Liburutegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Orueta, 7  - 48314  Gautegiz Arteaga

Telefonoa:   +34 699 839 202Telefonoa:  

+34 699 839 202

Helbide elektronikoa:

urdaibai@birdcenter.org

Ordutegia:

Martxotik ekainera:

Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenak itxita

Uztaila eta abuztua:

Egunero 11:00etatik 19:00etara

Iraila eta urria: Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenak itxita

Azarotik martxora: Ostirala, larunbata, igandea eta jai eguna: 11:00etatik 17:00etara. Astelehenetik ostegunera: itxita

Areto kopurua:

6

Euskadi, auzolana