Santa Maria basilika | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santa Maria basilika

Santa Maria basilika

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

XV. mende amaierako estilo gotiko-errenazentista du eta egun Monumentu nazional izendapena dauka.

1691n hasi ziren dorrearen eraikuntza lanak. Azkeneko Karlistaldian (1874) suntsituta geratu zen eta berreraiki egin behar izan zuten.

Kanpotik, horma bularren gainean, Erdi Aroko bi gargola ageri dira, animalia fantastikoak irudikatzen dituztenak. Atari nagusia kanpandorrearen azpian dago kokatua, kanpandorrea era berean sarrera da eta.

Eliza barruan, pilare zatikatuetan oinarritutako gurutzeria gangak daude baina aipagarriena erretaula nagusia da, euskal berpizkundearen adibide interesgarria. XVI. mendean Beaugrant anaiek eta Ayalako Juanek egin zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Santa María Kalea - 48920 Portugalete
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotiko-errenazentista
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea