Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Basque Culinary Center

  • Basque Culinary Center
  • Basque Culinary Center

Basque Culinary Center

Basque Culinary Center zentroak Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea eta nazioartean parekorik ez duen I+G zentro bat barne hartzen ditu. 2011ko irailean ireki zituen ateak eta orotara 15.000 metro koadroko azalera du.

 

Donostiako Teknologia Parkean dago, natura-ingurune paregabean. Donostiako Vaumm estudioak diseinatu zuen, nazioarteko lehiaketan garaile suertatu ostean. Eraikinaren kanpoaldeari dagokionez, solairu bakoitzak plater itxura du.

 

Aipatzekoa da, halaber, eraikinak "U" forma duela, ingurunearekin bat eginez. Altuera-tartea aprobetxatu dute, eta eraikina bost solairutan banatuta dago.

 

Besteak beste, ikasgelak, tailerrak, ikerketa laborategiak, punta-puntako teknologiaz hornitutako sukaldeak, dastatze aretoak, bulegoak eta 200 lagunentzako tokia duen hitzaldi aretoa ditu.

 

Sariak

Plataforma Arquitectura atariak banatzen dituen Urteko Lanik Onenaren sarietan hirugarren postua lortu du Basque Culinary Center zentroak. Horrez gainera, Urteko Eraikinik Onenaren sarietako finalista ere izan da, ArchDaily webguneak aukeratuta.


Zerbitzuak: Komunak / Taberna/kafetegia / Parkea / Jatetxea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Prestakuntza zentroa

Helbidea:

Paseo Juan Avelino Barriola, 101  - 20009  Donostia / San Sebastián

Telefonoa:   +34 943 574 500Telefonoa:  

+34 943 574 500

Helbide elektronikoa:

info@bculinary.com

Estilo artistikoa:

Modernoa

Euskadi, auzolana