Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Donostiako Alde Zaharra

  • Konstituzio Plaza
  • Donostiako Alde Zaharra
  • Donostiako Alde Zaharra

Donostiako Alde Zaharra

Donostiara iristen diren turistek lehenengo eta behin Alde Zaharra bisitatzen dute. Urgull mendiaren babesean dago, portuaren eta Urumea ibaiaren bokalaren artean. 1813an berreraiki zuten sute baten ondoren. Erdigune historikoan kaleak jendez gainezka egoten dira urte guztian, asko baitira bertan dauden saltokiak, jatetxeak, pintxoak egiten dituzten tabernak eta elkarte gastronomikoak.

 

Gune honetan, bi eliza ezagun eta ikusgarri daude: Koruko Andre Mariaren basilika eta San Bizente eliza. San Telmo museoa eta Konstituzio plaza ere nahitaez ikusi beharreko txokoak dira. Konstituzio plaza alde zaharraren bihotzean dago, eta bertan egiten dira hiriko ospakizunik garrantzitsuenak. Enparantzako eraikinen balkoietako zenbakiek antzina zezen-plaza izan zela gogorarazten dute.

 

Urgull mendiaren magalean dauden kale hauek harresiz inguratuta egon ziren Aro Modernora arte.

 

Donostiako turismo bulegoak mota desberdinetako bisita gidatuak antolatzen ditu.

 


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Alde Zaharra

Helbidea:

  - 20003  Donostia / San Sebastián

Telefonoa:   +34 943 481 166 (Donostia Turismoa)Telefonoa:  

+34 943 481 166 (Donostia Turismoa)

Helbide elektronikoa:

sansebastianturismoa@donostia.eus

Garaia:

Erdi Aroa

Euskadi, auzolana