Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arrateko Andre Mariaren Santutegia

  • Arrateko Andre Mariaren Santutegia

Arrateko Andre Mariaren Santutegia

Arrateko Santutegia arras garrantzitsua da bailara honetako fededunentzako. Nabe bakarreko eliza gotiko xumea da. Barruan, ordea, balio handiko margoak eta eskulturak daude, Ignazio Zuloagaren mihiseak esate baterako. 

Halere, Arrateko Andre Mariaren irudia da elementurik baliotsuena eta interesgarriena. Ama Birjinaren egungo irudia XIV. mendekoa den arren, badira XIII. mendeko aipamenak ere. Antzinako hainbat agiritan Arriarteko Andra Mari gisa ageri da. Inguruko kristauek ez ezik, itsasgizonek eta txistulariek eta trikitilariek ere miresmen handia diote Arrateko Andre Mariari. 

Horren lekuko, itsasontzi baten erreplika dago sabaitik zintzilik. Arrateko Andre Mariaren eguna irailaren 8an ospatzen da meza handi batekin. Ondoren, erromeria egoten da.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Komunak / Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Santutegia

Helbidea:

Arrate auzoa, 1  - 20600  Eibar

Telefonoa:   +34 943708423 (egoibarra)Telefonoa:  

+34 943708423 (egoibarra)

Helbide elektronikoa:

egoibarra@eibar.eus

Estilo artistikoa:

Gotikoa

Garaia:

Erdi Aroa

Euskadi, auzolana