Santa Marina plaza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santa Marina plaza

Santa Marina plaza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Marina plaza XVIII eta XIX. mendeen artean eraiki zuten, garai hartan Oñatiko klase ertain eta altuetan sekulako indarra hartzen ari zen espiritu burges eta ilustratuaren ondorioz. Handitasun horren isla dira Antia eta Madinabeitia jauregi barroko dotoreak, XIX. mendeko Moyua Etxea (egungo kultur etxea) eta barrokoaren eta neoklasikoaren trantsizioko Baruekua Jauregi ederra. Areizagako baroiarena izan zen, Peñafloridako kondearen aitaginarrebarena, alegia. Aipamen berezia merezi dute, era berean, plazako iturriak eta jauregien lorategiek.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Enparantza

Helbidea
- 20560 Oñati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Bisita gidatuak