Mungia udalerrian dago Zumetzagako San Migel ermita ederra, Jata mendiaren magalean. Eraikin erromaniko berantiar ezagunena da Bizkaian.
Hormarriz egindako habearte errektangeluar bakarra eta aurrealdeko portiko dotorea dauzka baselizak.
Eraikinaren elementu ikusgarriena, hala ere, absideko leihoa da. Halaber, kanpoaldeko zutabeak ere aipatzekoak dira, izan ere, simetriarik gabe dekoratuta daude, elementu zirkular, erronbodun sare eta sokazko zareekin, alegia.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkea
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Ermita
Camino Zumetzaga
- 48100
Mungia
Erromaniko berantiarra
Irailaren 29an meza egiten da ermitan, San Migelen omenez.