Olazarra-Mizkia Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Olazarra-Mizkia Jauregia

Olazarra-Mizkia Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Lucas de Olazarra y Mizkia kapitainaren aginduz eraiki zuten XVII. mendearen hondarrean. Jauretxearen fatxada nagusia harlanduzkoa da, eta behe solairua eta beste hiru pisu ditu. Beherengo solairuan, molduraz inguraturiko ate bat eta alboetan burdinezko barrak dituzten leihoak dauzka. Lehen solairuan, berriz, balkoi handi batek binaka elkartutako lau bao daude, eta erdian armarri handi bat ageri da. Bigarren pisuan ere lau bao daude, baina burdina forjatuzko balkoi luze eta zabal batera ematen dute laurek. Erdian, eskuz egindako abaniko formako marrazki bat dago. Hirugarren solairuan, erdiko bi baoek ematen dute balkoira; alboetako biak leihoak dira. Teilatu-hegalean, habeen artean, zizelkatutako marrazkiak ageri ditu. Antzeko irudiak daude Galdona Jauregian. Etxe partikularrak dira egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Barrenkale, 4 - 20830 Mutriku
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVII. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak