Gurutzeta baseliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gurutzeta baseliza

Gurutzeta baseliza Idiazabalgo parrokia izan zen antzina. Erretaula urre koloreko egurrez eginda dago eta Gurutzetako Ama Birjinaren XIII. mende bukaerako irudi bat ageri du.

 

Askotan zaharberritu dute, eta, gaur egun, Granadako R. Moreno lantegietan egindako zilarrezko tronu baten gainean dago. Oinplano angeluzuzena eta egurrezko teilatua ditu. Barruan, XVI. mendeko bataiarri bat dago VIII. mendeko beste baten ordez.

 

Gainera, 1882an jaio eta ermitatik hurbil dagoen Arizkorreta-Saletxe baserrian bizi izan zen Sebastian Elorza agustindarraren zenbait oroigarri daude.

 

Aspaldi jende asko joaten zen Gurutzeta baselizara bidaietan babesa izan zezaten eskatzera. 1972an eraberritu zuten.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Barrio Serotegi - 20213 Idiazabal
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista, barrokoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea