Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ereñozarreko San Migel baseliza

  • Ereñozarreko San Migel baselizatik ikusten dena
  • Ereñozarreko San Migel baseliza

Ereñozarreko San Migel baseliza

Ereñozarreko San Migel baseliza Gernikako itsasadarraren txoko guztietatik ikusten da, Ereñoko mendiaren tontorrean dago, Santimamiñeko kobazuloaren gainean.

 

X. mendean eraiki zuten baseliza, oin angeluzuzena du, harlangaitzez egina dago eta izkinak harlanduzkoak ditu. Teilatua bi isurialdekoa du eta elizpe handia dauka. Hegoaldean mendiko aterpea dago.

 

Atearen alboan, kanpo-oin trapezoidal eta barruko zulo antropomorfoa duen hilobi monolitikoa dago. Ez da dagoen hilobi bakarra, herri kondairen arabera, baselizaren inguruetan hilobiak zeuden.

 

Baselizaren kokapen bikaina dela eta, bertatik Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi paregabea dago eta baita Durangaldeko mendiena ere.

 

Nola iritsi:

Ermita honetara iristeko eskualdeko errepidea hartzen da, BI-638 Gernikatik-Lekeitiora eta Ereñon egon ondoren auzoko errepide asfaltatzea, udaletxeko atzeko partean, segitu behar da Ereñozar mendiko Ipar Ekialdeatik ailegatzeko. Aparkaleku txiki batean autoa utz daiteke eta azkeneko zatia oinez jo behar da harrizko errepidea igotzeko, urbits baso txikiaz inguratuta.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Baseliza

Helbidea:

Monte Ereñozar  - 48313  Ereño

Telefonoa:   +34 946 254 621 (Ereñoko Udala)Telefonoa:  

+34 946 254 621 (Ereñoko Udala)

Garaia:

X. mendea

Euskadi, auzolana