Artzainaren monumentua | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Artzainaren monumentua

Artzainaren monumentua

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Idiazabal izen bereko jatorrizko deitura duen gaztaren sorlekua izanik, pentsatzekoa zen artzainen omenezko monumentu hau herri honetan jarriko zutela. Hain zuzen ere, artzainek bilakatu zuten latxa ardien esne gordinarekin egiten den gazta hau euskal gastronomiako produktu nagusi.

 

Artzaintza oso lanbide gogorra da, gainera, beraz merezi dute omenaldi txiki hau. Izan ere, denboraldi luzea pasatzen dute Aizkorri eta Aralar mendizerretan dituzten bordetan. Pertsona horiei guztiei eskaini zitzaien artelan hau. Xehetasun handiz zizelkatutako brontzezko eskultura da. Bertan antzinako legean jantzitako artzaina ageri da, arkume bat eskuetan duela, eta alboan txakurra dauka hari begira.

 

Figura guztien xehetasunak (jantzien zimurrak, animalien ileak) modu bikainean daude irudikatuta.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Monumentua

Helbidea
Plaza de San Miguel Arcángel - 20213 Idiazabal
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkinga